Politika -
Auzitegi Nazionala
83 urteko kartzela zigorra Palaciosentzat 2001ko atentatu batengatik
ETAk su-etena iragarri zuenetik kartzelaratu duten lehen pertsona da Gorka Palacios.
Erredakzioa
83 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Gorka Palacios ETAko jefe militar ohiari, 2001ko uztailean egindako atentatu batean parte hartzeagatik, Madrilen (polizia bat hil zuten atentatu horretan). ETAk su-etena iragarri zuenetik kartzelaratu duten lehen pertsona da Palacios.
Kartzela zigorraz gain, Palacios-ek 300.506 euroko isuna ordaindu beharko du.
Epaileen ustez, ETAko kide ohiak Aitor Garcia eta Ana Belen Egües ''Madril'' taldeko kideekin batera atentatuan parte hartu zuen, 2001an. Epaiaren arabera, lehergailuak egiteko lanetan parte hartu zuen, eta atentatua egin ahal izateko informazioa bildu egin zuen.