Politika -

Ganteko Apelazio Auzitegia

Zengotitabengoaren Espainiaratzea baieztatu du Belgikak

ETAko ustezko kideak helegitea jarri zuen neurri horren kontra. Gaur, berriz, Brujaseko auzitegiak abuztuaren 27an erabaki zuena berretsi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ganteko (Belgika) Apelazio Auzitegiak Luis Maria Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea espainiaratzea berretsi du eta atzera bota du neurri horren kontra defentsak aurkeztu zuen helegitea.

Epaitegiak "apelazioa baztertu du eta Brujasko gortearen erabakia berretsi""duela adierazi du Lieve Pellensek, Belgikako fiskaltza federalaren bozeramaileak. Horren arabera, abuztuaren 27an hitzartu zen atxilotua Espainiaratzea.

Segurtasun indarrek Belgikan atxilotu zuten Luis Maria Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea. Terrorismoaren aurkako iturrien arabera, urtarrilean Zamoran lehergaiz beteta atzemandako furgonetarekin lotura daukala uste du Guardia Zibilak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea