Politika -

DNA bankua

125 lagin gehitu dituzte Gerra Zibilean desagertutakoen DNA bankura

Laginak jasotzeko kanpaina zabalik uztea erabaki du Gogora institutuak, iraganean hobietatik ateratako eta etorkizunean aterako diren gorpuzkiak DNA laginekin alderatzeko.

Gogora Institutuaren agerraldia. Argazkia: EFE
Gogora Institutuaren agerraldia. Argazkia: EFE
DNA laginak emateko kanpainaren arrakasta ikusita, zabaldu egingo dute

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espaniako Gerra Zibilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) desagertutako pertsonen senideen 125 lagin bildu ditu Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora institutua. DNA bankua handitzeko martxoan abiatutako kanpainaren emaitzaren berri eman dute gaur Bilbon, Gogora institutuaren egoitzan.

Jasotako 125 lagin horietatik 44 desagertuen seme-alabak dira, 22 anai-arrebak, 11 bilobak, 32 ilobak eta zazpi birbilobak. Laginen % 54,7 (64) Bizkaian jaso dituzte, % 30 Gipuzkoan (35), % 8,5 Araban (10) eta gainerako zortziak Nafarroan, Burgosen eta Kantabrian.

Laginak bildu dituen Biomics laborategiko Marina Martinez de Pancorbo ikerlariak adierazi duenez, jasotako lagin berri horietatik bakar bat ere ez dator bat orain arte hobietatik atera eta erkatu dituzten gorpuzkiekin.

Penintsularen ipar partean 39 hobitatik 363 gorpuzki atera dituzte oraingoz. 363 horietatik 90 identifikatu dituzte, 110 aztertzeko prozesuan daude eta 164 identifikatzeko daude. Orain arte, 89 gorpu atera dira Euskadin, horietako lau aurten.

Laginak jasotzeko kanpaina zabalik uztea erabaki du Gogora institutuak, iraganean hobietatik ateratako eta etorkizunean aterako diren gorpuzkiak DNA laginekin alderatzeko. Halaber, Gerra Zibilean desagertutako pertsonen senideak lagina ematera animatu ditu Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Espainia bideoak Burgos albisteak Eguneko albisteak Frankismoa albisteak Kantabria azken ordukoa Memoria historikoa albisteak Gogora albisteak