Politika -
Astelehenean hil zen
Sendiak eta lagunek azken agurra eman diote Del Hoyori
Goiz osoan beila egin dute Galdakaon, eta eguerdian azken agurra eman diote.
agentziak
Kepa del Hoyo ETAko presoaren senideek eta lagunek azken agurra eman diote Galdakaon (Bizkaia). Del Hoyo astelehenean hil zen kartzelan, Badajozen, kirola egiten ari zela bihotzekoak jota.
Goiz osoan, beila egin dute Galdakaon, eta, eguerdian, azken agurra eman diote.
Larunbaterako, aldiz, manifestazio bat deitu dute Galdakaon, 18:00etan, udaletxe plazan.
Atzo heldu zen Extremaduratik Kepa del Hoyoren hilotza. Hilkutxa hileta-auto batek ekarri zuen Extremaduratik Boluetara, eta senideek eta Etxerateko eta ezker abertzaleko hainbat kidek egin zioten harrera bertan, 22:00ak aldera.
Presoaren senideek eta lagunek eraman zuten hilkutxa sorbalda gainean beilatokiraino, ikurrin eta pankarta artean. Ondoren, ohorezko aurreskua egin zioten.