Politika -

Presoak

Rajoyk bere kartzela politika aldatzeko lan egingo duela esan du Urkulluk

Lehendakariak dolumina helarazi die Kepa del Hoyo presoaren senideei. Halaber, Otegiri erantzunez esan du berak 20 urte daramatzala sakabanaketa amaitzeko lanean.

Iñigo Urkullu Azpeitian. Argazkia: EiTB
Espetxe-politika aldatzeko lan egingo duela adierazi du Urkulluk

1:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur baieztatu duenez, Espainiako Gobernuak bere kartzela politika amaitzeko lan egingo du Eusko Jaurlaritzak. Lehendakariaren esanetan, bai bera bai EAJ euskal presoak hurbil ditzaten lanean aritu dira azken 20 urteotan. Halaber, ezker abertzaleari zuzendu zaio eta orain arte presoak kartzela onurez ez baliatu izana bere "erantzukizuna" dela egotzi dio.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala izan da gaur Azpeitian, San Inazioren omenez Loiolara egindako prozesioan. Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, gaurkotasunari lotutako gaiez hitz egin du lehendakariak, eta bere dolumina helarazi die Badajozeko kartzelan hil den Kepa del Hoyo euskal presoaren senide eta lagunei.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileari erantzunez, lehendakariak esan du berak 20 urte daramatzala euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko lanean. Are gehiago, Urkulluren hitzetan, presoak gerturatzeko plan bat aurkeztu zuen, eta azken 20 urteetan Giza Eskubideei buruzko batzordeetan parte hartu du Eusko Legebiltzarrean. Atzo Otegik adierazi zuenez, "bada garaia indar politiko, sindikal eta herritarrak bide orri bat adosteko euskal preso politiko guztiak kalean egon daitezen euskal errepublika eraikitzeko".

Halaber, Urkulluren esanetan, ezker abertzaleak bere gain hartu behar du orain arte presoek eman ahal izan dituzten eta eman ez dituzten pausoen "erantzukizuna". Kartzela onurak eta legedia barruko aukerak aipatu ditu, besteak beste.

Bestalde, beste espetxe politika bat posible dela gaineratu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Mariano Rajoy Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua argazkiak Presoak Albisteak