Politika -

Alderdiaren 122. urteurrena

EAJk Madrilen negoziatzen jarraitu nahi du, 'ahalik eta urrunen heltzeko'

Ortuzarrek udako abestia aipatu du ekitaldian egindako hitzaldian: "Pausoz pauso, emeki-emeki, Euskadi infinituraino, hori da EAJren helburua", esan du.

Ortuzar eta Urkullu, ekitaldian. Argazkia: EFE
EAJ sortu zenetik 122 urte bete direla ospatu dute

1:27

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidenteak baieztatu duenez, "Madrilekin su eta gar negoziatzeari esker", Euskadi orain dela 12 hilabete baino hobeto dago. Gainera, "konplexurik gabe" lanean jarraitzeko apustua egingo dute, "ahalik eta urrunen heltzeko, zenbat eta urrunago, hobeto". Era berean, ziurtatu duenaren arabera, Euskadik lortu egingo du eskatzen duen askatasuna eta herritarrek "non egon eta nor izan nahi duten" erabaki ahal izango dute.

EAJ alderdiaren 122. urteurrena ospatzen ari da gaur, San Inazio egunean, eta Ortuzarrek Bilbon egindako ekitaldian hartu du hitza.

Horren ildotik, azpimarratu du negoziazioari esker "gauza garrantzitsuak" lortu dituztela, esaterako, "Kontzertua mantendu, bidezko Kupoa ordaindu, merezi ditugun azpiegiturak izan, argindarraren prezioak gure enpresak ez zigortzea, Lemoiz berreskuratu eta Ertzaintza benetako polizia izatea".

Aldiz, penagarritzat jo du batzuek jeltzaleak kritikatzea, halere, "ez dira lortutakoa kritikatzen ausartu", erantsi du. "Moncloan gaur dagoenarekin negoziatzeagatik kritikatzen gaituzte, eraso egiteko. Antza denez, gehiago kezkatzen du Moncloan jesartzen denak, gure herrialdearen interesek baino, euskal herritarren ongizateak. Haiek jakingo dute, Euskadik eta horren herritarrek keztatzen gaituzte gu", esan du.

Hala, igarri duenez, EAJk lanean jarraituko du "Moncloan jesartzen dena gorabehera", "Euskadin eragina" duten gero eta erabaki gutxiago hartzea han.

Hitzaldian, Ortuzarrek nabarmendu du Euskadik etorkizuna duela aurretik, herri gisa. "Eskatzen dugun askatasuna aurkituko dugu, non egon eta nor izango garen erabaki ahal izango dugu", ziurtatu du.

Halaber, positibotzat jo du Euskadiko "egonkortasun instituzionala" eta "susperraldi ekonomikoaren zantzuak" agertzea, baina "lehen helburua", enplegu gehiago eta hobeagoa lortzea dela nabarmendu du.

Gainera, Ortuzarrek udako abestia aipatu du ekitaldian egindako hitzaldian, abestiak "pausoz pauso, emeki-emeki" dio, "EAJk euskal nazioa eraikitzeko eredua islatzen duelako".

Era berean, erantsi duenez, EAJren sorrera azkenengoz ospatu zenetik (iaz), "gauza asko lortu ditugu Moncloan dagoen horrekin negoziatzen", Mariano Rajoy aipatu barik.

"Pausoz pauso, emeki-emeki, Euskadi infinituraino, hori da EAJren helburua", esan du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Andoni Ortuzar Alderdi politikoak Gaurko azken ordukoa