Politika -
Nafarroa
PSNren zuzendaritza berriak babesen % 82,75 lortu du
Nafarroako Alderdi Sozialisten idazkari nagusi izaten jarraitzeko hautatu dute Maria Chivite PSNren XI. Eskualde-kongresuan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
PSNren zuzendaritza berriak babesen % 82,75 jaso du larunbat honetan Nafarroako Alderdi Sozialistak egindako XI. Eskualde-kongresuan. Idazkari nagusi izateko ordezkaritza bakarra Maria Chiviterena zen; hortaz, berriro kargu berdinerako hautatua izan da Chivite.
Kongresuan 145 ordezkarik parte hartu dute, eta Eskualdeko Batzordeko kideak ere hautatu dituzte. Horiek botoen % 84,82 lortu dute. Proposatutako Etika Batzordeak, berriz, babesen % 85,51 jaso du.
Bestalde, Mikel Bezunarteak eta Maria Jose Veranok osatutako Batzorde Federalak botoen % 86,20 eskuratu du.
Azkenik, jakinarazi dute Ramon Alzorrizek Santos Cerdan ordezkatuko duela Antolakuntza sailean, Cerdan PSOEren Lurralde Koordinazioan lan egiten baitu. Gainera, Elma Saiz alor ekonomikora itzuli da.
"Gizartearen aurkako politika kontserbadoreekin eta banatzen gaituzten politikekin amaitu ditzagun", eskatu du Chivitek bere hitzaldian. "Joera nazionalista duen gobernua dugu aurrean, eta eskuina zaratatsua", gaineratu du, "jendeari axola zaionaz arduratu nahi da PSN".
Chiviteren aburuz, Pedro Sanchezen aukeraketak "ezkerrean kokatzen gaitu", eta "gobernu progresistak nahi baldin baditugu, Podemosekin harremanak izan beharko ditugu, argi dago".