Politika -
Autoa
Garzonen diru-sarrerak ikertzeko eskatu dio Gorenak Guardia Zibilari
"2005eko martxoaren 1a eta 2006ko uztailaren 30a artean Garzonek izan zituen diru-sarreren jatorria zein den" jakiteko txostena eskatu du epaileak.
Erredakzioa
Baltasar Garzon epaileak New Yorkeko Unibertsitatean izan zen garaian, 2005 eta 2006 artean, ustez jaso zuen diruagatik irekitako prozesuko instrukzio epaileak Garzonen diru-sarrerak ikertzeko eskatu dio Guardia Zibilari.
Gaur zabaldutako auto batean, Manuel Marchena epaileak txosten bat eskatu du "2005eko martxoaren 1a eta 2006ko uztailaren 30a artean Garzonek izan zituen diru-sarreren jatorria zein den" jakiteko.
Instrukzio epaileak dio neurri hori behar beharrezkoa dela "Garzonek zuzendu zituen ikastaroen erakunde babesleek ez zutelako gastu horien gaineko kontrol, justifikazio edo fiskalizazio neurririk ezarri".