Politika -

Prentsaurrekoa Donostian

Sortu: 'EPPKren agiriaren ildo politikoak etorkizuneko ikuspuntua du'

'Gatazkan erantzunkizuna izan duten eragile guztiei' deialdia egin die Sortuk, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bezala, pausuak eman ditzaten.

Oihana Garmendia eta Antton Lopez 'Kubati', gaur goizean. (Argazkia: EFE)
Oihana Garmendia eta Antton Lopez 'Kubati', gaur goizean. (Argazkia: EFE)
Oihana Garmendia eta Antton Lopez 'Kubati', gaur goizean. (Argazkia: EFE)

Agentziak/Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Gatazkan erantzunkizuna izan duten eragile guztiei'' deialdia egin die Sortuk, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bezala, pausuak eman ditzaten. Sorturen ustez, ''ez da posible etorkizuneko bizkidetza eta bakea eratzea, iraganeko eskemetan endrokatuta geratzen badira''.

Presoen aldeko Batzordearen kide diren Oihana Garmendiak eta Antton Lopez 'Kubati'k prentsaurrekoa eman dute igande honetan Donostian, EPPKren agiria baloratze aldera, eta dokumentuaren ildo politikoak ''etorkizuneko ikuspuntua'' duela nabarmendu dute.

Kide horiek azaldu dutenez, ''gatazkaren ondorioak konponduko lituzkeen akordio baten oinarriak finkatzen'' ditu agiriak. Euren ustez, EPPK-k, ''hausnarketa sakon'' baten ostean, ''oso ondo'' ulertu du zein ekarpen mota egin behar dion, une honetan, ''gure herriaren bake-prozesuari eta askatasunari''.

Sorturen iritziz, ''ausardia eta erantzunkizun politikoa'' erakutsi du EPPK-k ''erronka berri honetan''. ''Iraganeko jarreretatik aldentzen jakin du kolektiboak, bide berria euskal gizartearekin batera egiteko'', gaineratu dute bozeramaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sortu