Politika -
Elkarrizketa
Turull: 'Referendumerako pausuak ez dira arazo izango, ohore baizik'
Referendumarekin duen konpromisoa berretsi du Turrullek, eta 'determinazioa erabatekoa' dela azpimarratu du. Estatuari ohartarazi nahi izan dio gainera: 'Ez gaituzte geldituko'.
Erredakzioa
Jordi Turull Kataluniako Presidentziako kontseilariak baieztatu du, urriaren 1eko referendumari begira, bere ardurapean eman behar diren pausuak "ez direla arazo izango, ohore baizik".
Rac1 irrati-katean eginiko adierazpenetan, referendumarekin duen konpromisoa berretsi du Turullek, eta ''determinazioa erabatekoa'' dela azpimarratu du. Estatuari ohartarazi nahi izan dio gainera: ''Ez gaituzte geldituko''.
Horrez gain, Turullek azpimarratu du ''erabaki guztiak adostuak'' izango direla, eta, haren esanetan, ''referendumerako pausuak ez dira arazo izango, ohore baizik''.
Urriaren 1eko erreferendumari begira, Carles Puigdemontek aldaketak egin ditu Kataluniako Gobernuan: Jordi Turull da Presidentziako kontseilari berria; Joaquim Forn, Barne kontseilaria; eta Clara Ponsati, Hezkuntza kontseilaria. Kataluniako presidenteak ''gobernu sendoa eta batua'' osatu du referenduma antolatu eta prozesu soberanista azkeneraino eramateko asmoz.