Politika -

Kongresua

Espainiako Gobernuak gastu-sabaia onartzea espero du, EAJren babesarekin

Horrez gain, Nueva Canarias alderdiak ere alde egitea espero du Montoro Espainiako Ogasun ministroak.

Diputatuen Kongresuko artxiboko argazkia. EiTB
Diputatuen Kongresuko artxiboko argazkia. EiTB
Diputatuen Kongresuko artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 2018-2020 hirurterako defizitaren eta zor publikoaren helburuak onartzea espero du asteartean, Diputatuen Kongresuan. 2018ko gastu-sabaiaren inguruko erabakia ere hartu beharko dute. Horretarako, EAJren eta Nueva Canariasen babesaz gain, Ciudadanos, Coalicion Canaria, UPN eta Foro Asturias alderdien aldeko botoak izatea aurreikusi dute.

Babes hori lortzeko, Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak bi aldaketa garrantzitsu egin ditu aste honetan. Batetik, dezima bat igo du (% 0,4ra arte) 2018rako autonomia erkidegoen defizit helburua; bestetik, berriz, kolektibo ahulenei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga jaistea hitzartu du Ciudadanosekin. "Negoziazio politikoen ondorioz" egindako aldaketak direla nabarmendu du Montorok.

Erkidegoei ezarritako aldaketak -2019rako dezima bat gehiago aurreikusi du- ez du eraginik izango, ez igoeraren ehuneko orokorrean, ezta administrazio publikoek mantenduko duten helburuetan ere. Izan ere, Barne Produktu Gordinaren % 2,2ari eutsiko diote 2018rako, % 1,3ari 2019rako eta % 0,5ari 2020rako.

Zor publikoari dagokionez, berriz, datorren urtean % 97,6 izango da; % 95,4 2019an eta % 92,5 2020an.

Nueva Canarias alderdiaren Exekutibak bihar, astelehena, egingo duen bileran hartuko du erabakia. Bestalde, Montorok PSOErekin negoziatzeko asmoa erakutsi duen arren, badirudi ez duela aldatuko ezetz bozkatzeko asmoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak