Politika -

Kataluniako erreferenduma

Erreferenduma zalantzan jarri duen kontseilaria kargutik kendu dute

"Estatua hain da indartsua, litekeena dela erreferenduma ez egitea", esan zuen Jordi Baigetek kontseilariak.

Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako Gobernuak bihar argituko ditu erreferendumari buruzko zalantzak

1:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Jordi Baiget Enpresa kontseilaria kargutik kendu du, datorren urriaren 1ean Kataluniako erreferenduma egingo dela zalantzan jarri eta "A9ko galdeketaren antzeko beste zerbait" egin beharko dela esateagatik.

"Estatua hain da indartsua, litekeena dela erreferenduma ez egitea", esan zuen kontseilariak. Era berean, erreferenduma egiteagatik auzitara joan eta bere ondasunak galtzeko beldurra ere baduela azaldu du. El Punt Avui egunkarian egindako elkarrizketan egin zituen adierazpenok atzo eta gaur Puigdemontek kargutik kendu du.

Baigetek utzitako lekua Santi Vila Kultura kontseilariak hartuko du eta bi behin-behinean bi departamentuak zuzenduko ditu.

Kazetarien galderei erantzunez, gaur goizean Baigetek berretsi egin du zalantzak dituela, baina zehaztu du Kataluniako Gobernuarekin eta Parlamentuarekin duen "konpromisoa erabatekoa" dela, baina Estatuak erreferenduma galaraztea lortzen badu, beste alternatiba batzuk baztertu ezin daitezkeela erantsi du.

"Ezin dugu aukerarik baztertu Kataluniako herritarrek urriaren 1eko erreferendumaren balizko debeku bati erantzuteko; A9koa izan zen lehen autodeterminazio ekimena herri honetan", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Pere Aragonès argazkiak