Politika -

Kartzela politika

Sara Majarenas aske uztea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

PP ezik gainerako alderdi politiko guztiek preso donostiarra eta haren alaba Izarren osaketa prozesua errazteko neurriak eskatu dituzte. Urtarrilean labanaz eraso egin zion haurraren aitak Izarri.

Kontxi Ibarreta Sara Majarenasen ama Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Giza Eskubideen Batzordeak Sara Majarenas aske uztea eskatu du

1:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek, PPk salbu, Sara Majarenas presoa aske uzteko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Sara Majarenas eta haren alaba Izar Madrilen bizi dira martxoaz geroztik, hain zuzen ere, Padre Garralda fundazioak hirian duen harrera etxe batean. Urtarrilean labanaz eraso egin zion haurraren aitak Izarri.

Gerora, Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak bigarren gradua eman zion Sara Majarenasi.

EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk sinatutako legez besteko proposamena eztabaidatu eta onartu du gaur Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak. Izarrekin Sara etxera plataformako ordezkaritza batek agerraldia egin zuen hilaren 14an Eusko Legebiltzarrean alderdien babesa bilatzeko.

Izarrekin Sara etxerako plataformako kideek Legebiltzarrean azaldu zutenez, Izarrek familiaren ondoan egon behar du aitaren erasoak eragindako "trauma" psikologikoa gainditu eta osatzeko.

Alderdi sinatzaileek haurraren egoerarekiko "kezka" agertu dute, eta bere "segurtasuna" eta amarekin egoteko duen eskubidea bermatzeko eskatu dute. Hori dela eta, haurra amarekin bizi dadila eskatu dute, baina "familiarengandik banatu gabe". Ildo horretan eta, genero indarkeriaren biktima izaera aitortu zaienez, Sara Majarenas euskal presoaren eta haren alaba Izarren eskubideak errespetatzeko eskaria egin dute.

Gauzak horrela, legez besteko proposamena bidaliko die Eusko Legebiltzarrak Espetxe Zuzendaritzari eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra argazkiak Presoak EH Bildu PSE-EE Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak