Politika -
Bake prozesua
Foro Sozialak herritarren esku utziko du adiskidetze prozesua, Nafarroan
Urriaren 28an Nafarroako alkate eta udal ordezkarien konferentzia antolatu dute, herritarrengandik gertuen dauden erakundeak direlako.
eitb.eus
Foro Sozial Iraunkorra Nafarroan lantaldeak prentsaurrekoa eman du gaur Iruñean bere lehen urtearen balorazioa egiteko. Fernando Armendarizek eta Expe Iriartek adierazi dute Foroaren helburua dela adiskidetze prozesua abian jartzea Nafarroan, gizarte zibilak lideratua.
Era beran, Nafarroako Gobernuak biktimen aitortza eta erreparazio alorretan hartutako ekimenak txalotu dituzte, gatazka bera ukatzen ziren garaiak gainditzen hasteko balio izan dutelako.
“Foro Sozial Iraunkorra osatzen dugunok gauza batek elkartzen gaitu: gizarte zibil garen aldetik, gure ekarpena egin nahi dugu egoera estutzen duten korapiloak askatzen joateko”, azaldu dute.
Azkenik,datorren urriaren 28an Nafarroako alkate eta udal ordezkarien konferentzia antolatu dute. “Elkarbizitza behetik gora” eraiki behar dela, eta “gizarte zibiletik gertuen dauden instituzioak izanda”, udalek adiskidetze prozesuaren eraikuntzan “paper garrantzitsua” jokatu behar dutela iritzi diote.