Politika -

Manifestazioa

ATA mugimenduak presoen amnistia aldarrikatu du Bilbon

Salatu duenez, Frantziako eta Espainiako estatuak "presoei presioa egiten ari dira, euren militantziari uko egin diezaioten".

Bilbon gaur egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB
Bilbon gaur egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB
Bilbon gaur egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak (ATA) deituta eta 'Inoiz ez makurturik. Denon artean lortuko dugu' lelopean, ehunka pertsona bildu dira Bilbon, ETAko presoen amnistia eskatzeko egin den manifestazioan.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan Sendoa Jurado bozeramaileak 27 egunez "independentziaren eta sozialismoaren alde" gose greban dagoen Iñaki Bilbao presoa izan du gogoan. Juradoren esanetan, "bere militantzia politikoarengatik zigortzen ari dira".

Aldi berean, amnistia aldarrikatu du "egun bizi dugun bezalako une garrantzitsuan, zeinetan estatuek gero eta gehiago presionatzen ari diren presoek euren militantziari uko egin diezaioten".

Ildo horretatik gaineratu du inor ez dela baztertuta geratuko "duintasun eta borroka jarrerei eusteagatik". "Babes politikoa eta giza babesa emateko gaude hemen", erantsi du.

Bizkaiko hiriburuko kale nagusienak zeharkatu ostean, bertaratu direnak Arriaga antzokiko plazan elkarretaratu dira, eta komunikatu bat irakurri dute, presoen askatasuna eskatzeko eta "errepresaliatuen duintasuna" defendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea