Politika -

PSOEren zuzendaritza

PSOEk M15eko mugimendua 'irudikatuko' duela esan du Sanchezek

PSOEren zuzendaritza federalak aldeko 674 boto, 274 zuri eta 8 baliogabe jaso ditu, hau da % 70,5aren babesa.

Pedro Sanchezek jasotako babesa ospatu du. EFE
Pedro Sanchez
Pedro Sanchezen Zuzendaritza berriak babesen % 70 jaso du

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak igande honetan esan duenez, alderdi sozialistak M15eko mugimendua eta “duela sei urte inork ordezkatzen ez zituela” zioten herritar guztiak “irudikatzeko” erronka ezarri du.

PSOEko 39 Kongresu Federalaren amaiera ekitaldian, Sanchezek dei egin die “duela sei urte ordezkatzen ez gaituztela esanez Puerta del Solen M15ean kontzentratu zirenei”, nabarmendu du Madrilgo Ifema azoka-barrutira joan diren 8.500 pertsonen aurrean.

“Birsorkuntza eskaera hori iritsiko dela esan nahi diet. Sozialistok eurekin batera lan egingo dugu ustelkeriatik libre dagoen sistema eta esku-hartze politikotik libre dagoen justizia lortzeko”, azpimarratu du.

% 70,5en babesa

PSOEren zuzendaritza federalak aldeko 674 boto, 274 zuri eta 8 baliogabe jaso ditu, hau da % 70,5eko babesa, Luis Tudanca 39. Kongresuko presidenteak jakinarazi duenez.

Bestalde, Batzorde Federalak % 70eko babesa jaso du, eta Etika eta Berme Batzorde Federalak % 73,4koa.

'Gehiengo alternatiboa'

Halaber, Sanchezek iragarri du gaurtik aurrera “atsedenik gabe” lan egingo duela “gehiengo alternatibo” progresista osatzeko Kongresuan, PPren Gobernuaren “aro beltzarekin” amaitzeko.

Helburu horrekin, Sanchezek datozen egunetan indar progresisten “koordinazio parlamentarioko” gune bat bultzatuko du, PPk onartutako legeak Kongresuan suntsitzen saiatzeko eta Mariano Rajoyren Gobernuari gehiengo alternatiboa egiten joateko.

“Adierazpen irmoa egin nahi dut: PPrekin soilik lehiatzen ari gara”, esan du kongresuaren amaiera ekitaldian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Sozialista Pedro Sánchez albisteak Gaurko azken orduko albistea