Politika -
Katalunia
Kongresuan erreferenduma eztabaidatzeko prest agertu da Puigdemont
Kataluniako presidentak gutun bat igorri dio Ana Pastor Ganberako buruari, bertan agerraldia eta eztabaida egiteko prest dagoela jakinarazteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak gutun bat igorri dio ostiral honetan Ana Pastor Espainiako Diputatuen Kongresuko presidenteari, Ganberan "lehenbailehen" erreferendumari buruzko eztabaida bat egitea eskaintzeko.
"Garrantzitsua iruditzen zait Kongresuko diputatuek egoera honetara ekarri gaituzten arrazoiak entzutea", adierazi du gutunean.
Agintariak gogorarazi du erreferenduma urriaren 1erako deitu duela, Estatua aurka dagoen arren.
"Ziur nago eztabaida beharrezkoa dela eta herritarrek halakoak espero dituztela erakundeen partez", gaineratu du.