Politika -

Erabakia

Arrasaten deitutako manifestazio bat debekatu du Herrizaingo Sailak

Jaurlaritzaren ustez, ekitaldi horretan Igor Letona ETAko preso ohiari "omenaldia" egin nahi zioten.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Arrasateko Herriko Plazatik abiatzekoa zen manifestazioa debekatzea erabaki du, bertan Igor Letona ETAko preso ohiari "omenaldia" egin behar ziotelako.

Herritar batek Herrizaingo Sailari iragarritako manifestazioa bihar arratsaldean egin behar zuten, 20:00etan, Arrasateko Herriko Plazatik, ''Manifestazioa eta ongi etorri. Amnistia eta Askatasuna'' lelopean.

Ekitaldiaren inguruko hainbat kartel aztertu ondoren, "manifestazioaren helburua Igor Letona ETAko presoari omenaldia egitea zela" frogatutzat eman du Aresen sailak, eta, ondorioz, debekatzea erabaki du.

Terrorismoaren Biktimen Legea betetzeko helburuarekin debekatu dute manifestazioa. Lege honen arabera, "biktimak iraintzea, umiltzea edota mesprezatzea helburutzat dituzten ekitaldiak" debekatu egin behar ditu Herrizaingo Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea