Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Sordo: 'Grebak arrakasta badu, Gobernuak jarrera aldatu beharko luke'
CCOOko idazkari nagusiaren hitzetan, irailaren 29ko grebak inoiz baino zentzu handiagoa dauka. Gainera, ELA eta LABi deialdiarekin bat egin dezaten eskatu die.
Erredakzioa
Unai Sordo CCOO Euskadiko koordinatzaile nagusiaren ustez, "irailaren 29ko greba orokorrak arrakasta izaten badu, Gobernuak mahai gainean jarritako proposamen asko zuzendu beharko ditu".
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, greba deialdiak inoiz baino zentzu handiagoa duela azpimarratu du Sordok eta ELA eta LAB sindikatuei honekin bat egitea eskatu die.
Bestalde, enplegu politika aktiboen transferentziak beste atzerapen bat izatea ulertezina izango litzatekeela adierazi du CCOOko liderrak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea