Politika -

Foru Hauteskundeak

EAJk irabaziko luke Gipuzkoan, eta hazi egingo litzateke

EiTBk 600 pertsona galdekatu ditu Gipuzkoan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetzeko egindako ikerketan.

EiTB Focus
EiTB Focus
Irabazteaz gain, EAJ hazi egingo litzateke Gipuzkoan

1:31

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru-hauteskundeak orain egingo balira, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke berriro Gipuzkoan, botoen ehunekoa handituta, Euskal Irrati Telebistak (EiTB) egindako EiTB Focus ikerketaren arabera.

EiTB Focusek boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetu du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Gizaker enpresak EiTBrentzat egin duen makroinkestan, Gipuzkoako 600 pertsonari (400 Donostian eta 200 Gipuzkoako gainerako udalerrietan) galdetu diete euren boto-asmoaz, aurreko foru-hauteskundeak izan zirenetik bi urte igaro direnean; hau da, Diputazioko legegintzaldiaren erdia bete denean.

Horrenbestez, EAJk irabaziko lituzke berriro foru-hauteskundeak Gipuzkoan, eta oraingo honetan 7 puntuko aldea aterako lioke bigarren postuan jarraituko lukeen EH Bilduri. PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk behera egingo lukete, boto-asmoari dagokionez.

BOTO ASMOA GIPUZKOAN eitb focus ekaina junio 2017

Gipuzkoarrek batez beste 10etik 6,1eko nota eman diote Foru Aldundian egun dagoen lantaldeari, eta biztanleen % 79,1ak ontzat jo dute horrek egindako lana. Oposizioari dagokionez, 5,1eko nota eman diote, eta biztanleen % 48,9k uste dute horren jarduerak 5 bat edo 5etik gorako nota merezi duela.

FORU ALDUNDIEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA  GIPUZKOA eitb focus ekaina junio 2017

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak 6ko nota jaso du, eta biztanleen % 72,7k badakite nor den.

AHALDUN NAGUSIEN BALORAZIOA GIPUZKOA eitb focus ekaina junio 2017

Diputaziotik jasotzen dituzten zerbitzuei dagokienez, hiriarteko garraioa, gizarte-zerbitzuak eta hondakinen kudeaketa dira gipuzkoarrek hoberen balioesten dituzten zerbitzuak, ordena horretan.

GESTIOAREN BALORAZIOA ARLO HAUETAN  GIPUZKOA eitb focus ekaina junio 2017

Fitxa teknikoa

EiTB Focus inkestatik atera dira datuak; EAEn eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsonarekin hitz eginda.

Gipuzkoari buruzko datuak 600 pertsonari itaunduta lortu dira (400 Donostian eta 200 Gipuzkoako gainerako udalerrietan), eta laginaren akats-tartea ±% 4,0koa izan da.

Lurralde Historikoa, udalerria, sexua eta adina kontuan hartuta banandutako ausazko lagina. Emaitza nagusiak galdekatutako udalerrien biztanleriaren arabera haztatu dira.

Landa-lana 2017ko maiatzaren 16tik 20ra egin da elkarrizketak telefonoz eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu PSE-EE berriak Euskadiko PP berriak Ciudadanos EAJ Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Udal eta foru hauteskundeak 2023 Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa