Politika -

Foru Hauteskundeak

EAJ, Araban bozkatuena

EiTBk 550 pertsona galdekatu ditu Araban, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetzeko egindako ikerketan.

EiTB Focus
EiTB Focus
EAJk irabaziko luke Araban, PPri lehen postua kenduta

1:44

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru-hauteskundeak orain egingo balira, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke Araban, botoen ehunekoa handituta, Euskal Irrati Telebistak (EiTB) egindako EiTB Focus ikerketaren arabera.

EiTB Focusek boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetu du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Gizaker enpresak EiTBrentzat egin duen makroinkestan, Arabako 550 pertsonari (400 Gasteizen eta 150 Arabako gainerako udalerritan) galdetu diete euren boto-asmoaz, aurreko foru-hauteskundeak izan zirenetik bi urte igaro direnean; hau da, Diputazioko legegintzaldiaren erdia bete denean.

Botoen ehunekoari dagokionez, EAJk bigarren postutik lehenengora egingo luke salto, eta EH Bildu hirugarren izatetik bigarren izatera igaroko litzateke. PPk, ordea, behera egingo luke, lehenengo postutik hirugarrenera, eta haren atzetik geratuko lirateke Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta Ciudadanos (lehenengoak behera egingo luke, eta beste biek, berriz, gora egingo lukete apur bat).

BOTO ASMOA ARABAN eitb focus ekaina junio 2017

Arabarrek 10etik 6,2ko batez besteko nota eman diote Foru Aldundian egun dagoen taldearen kudeaketari, eta biztanleriaren % 79,4k ontzat jo du aipatu kudeaketari. Oposizioari dagokionez, 4,9ko nota eman diote, eta biztanleriaren % 42,8k uste du haren jarduerak 5 bat edo 5etik gorako nota merezi duela.

FORU ALDUNDIEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA ARABA eitb focus ekaina junio 2017

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak 6ko nota jaso du, eta biztanleen % 54k badakite nor den.

AHALDUN NAGUSIEN BALORAZIOA ARABA eitb focus ekaina junio 2017

Diputaziotik jasotzen dituzten zerbitzuei dagokienez, hondakinen kudeaketa, hiriarteko garraioa eta errepideak dira arabarrek hoberen balioesten dituzten hiru zerbitzuak.

GESTIOAREN BALORAZIOA ARLO HAUETAN  ARABA eitb focus ekaina junio 2017

Fitxa teknikoa

EiTB Focus inkestatik atera dira datuak; EAEn eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsonarekin hitz eginda.

Arabari buruzko datuak 550 pertsonari itaunduta lortu dira (400 Gasteizen eta 150 Arabako gainerako udalerrietan), eta laginaren akats-tartea ±% 4koa izan da.

Lurralde Historikoa, udalerria, sexua eta adina kontuan hartuta banandutako ausazko lagina. Emaitza nagusiak galdekatutako udalerrien biztanleriaren arabera haztatu dira.

Landa-lana 2017ko maiatzaren 16tik 20ra egin da elkarrizketak telefonoz eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Nafarroa PSE-EE albisteak Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanosi buruzko albisteak Ramiro Gonzalez Eguneko albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Arabako Foru Aldundia azken ordukoa Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak?