Politika -
Mariano Rajoyren kontrakoa
Podemosen zentsura mozioa ekainaren 13an eztabaidatuko dute Kongresuan
Kongresuko Mahaiak gaur onartu du tramitera. Bi eguneko epea dute taldeek beste mozio batzuk aurkezteko.
Agentziak | Erredakzioa
Unidos Podemos taldeak Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuaren aurka aurkeztutako zentsura mozioa ekainaren 13an eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan, Mahaiak gaur ebatzi duenez.
Ana Pastor Kongresuko presidenteak Parlamentuko talde guztietako eledunekin hitz egin eta gero eman du dataren berri.
Kongresuko Mahaiak mozioa tramitera onartuta, bi eguneko epea dute orain taldeek mozio alternatiboak aurkezteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea