Politika -

Erasoa

Alderdi Popularreko militante gazte bati eraso egin diote Gasteizen

PPko kidea iraindu eta jo egin zuten, taberna batean lanean ari zela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Alderdi Popularraren Belaunaldi Berriko kide batek salaketa jarri du Ertzaintzan, igande goizaldean Gasteizko taberna batean lanean ari zela eraso egin ziotela esanez.

PPk ohar bidez jakinarazi duenez, gazte batzuk "faxista, pepero eta espainol" oihuka hasi zitzaizkion, kamerari moduan taberna batean lanean ari zela.

Hasiera batean, entzungorrarena egin zuen, baina haiengana hurbildu zenean, batek ukabilkada eman zion.

PPk erabateko babesa helarazi dio biktimari eta horrelako erasoak "barkaezinak eta justifikaziorik gabekoak" direla azpimarratu du.

"Deitoragarria da oraindik ere horrelako gorrotozko ekintzak gertatzea Euskadin, ideologia politiko bat edo beste izateagatik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskadiko PP Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea