Politika -

Auzitegi Nazionala

Jon Kepa Preciado ETAko ustezko kidea Espainiaratu dute

Bizkaia taldearen aurkako operaziotik ihes egin zuen 2003an eta 2004an atxilotu zuten Frantzian. Talde armatuko kide izatea eta lehergailuak eta armak edukitzea leporatzen diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Jon Kepa Preciado ETAko ustezko kidea Espainiaratu du. Talde armatuko kide izatea eta lehergailuak eta armak edukitzea egozten dio Auzitegi Nazionalak.

34 urteko santurtziarrak (Bizkaia) Bizkaia taldearen aurkako operaziotik ihes egin zuen 2003ko irailean. Bizkaia taldeko kidea omen zen eta honako atentuetan parte hartzea leporatzen diote: Bizkaiko Foru Ogasuna (2003ko ekaina), Getxoko Tamarises hotela (ekaina), Iberdrolaren bi egoitzen aurkakoak eta Santanderreko aireportua (uztaila).

2004ko otsailean atxilotu zuten Limogesen (Frantzia) Preciado, Jon Gonzalez Gonzalezekin batera. Biak Bizkaia taldearen baitan zegoen Jata taldeko kide omen ziren 2001ean eta armak eta nortasun agiri faltsuak zituztela atxilotu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea