Politika -

Primarioak PSOE-n

Pedro Sanchez: Idazkari nagusiaren garaipena, porrota eta goraldia

2014an militanteek alderdiaren liderra lehen aldiz aukera zuten egunean baino babes gehiago jaso du oraingoan Sanchezek. Exekutiboaren gehiengoak abandonatu zuen dimisioa eman ostean.

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezek gidatuko du berriz ere alderdia Susana Diaz eta Patxi Lopez garaituta, botoen erdia baino gehiago jaso ostean. Diazek bozen % 39,94 jaso du eta, Lopezek, % 9,85.

Horrek esan nahi du Sanchezek PSOE historikoa eta alderdiko baroiak garaitu dituela, tentsio handiko hauteskunde-kanpaina bizi eta gero, Andaluziako hautagaiak Felipe Gonzalez eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren presidente ohien, alderdi barruko agintarien gehiengoaren eta lurraldeetako baroien babesa zuen. Gainera, PSOEren Kongresuko Talde Parlamentarioaren kide gehienek ere horren alde egin zuten.

Sanchezek aurrera egitea lortu du hauteskunde kanpainaren hasieran izan zituen oztopoen gainetik: bere Exekutibaren gehiengoak abandonatu egin zuen; Patxi Lopez, Oscar Lopez, Cesar Luna eta Antonio Hernando, besteak beste, babesa eman zioten hasieran, baina ondoren alde batera utzi zuten; diputatu akta entregatu ostean politikatik kanpo egon da; besteak beste, Francina Armengol eta Sara Hernandez baroiek ere abandonatu zuten eta beste batzuek neutraltasuna adierazi zuten, horietako bat Miquel Iceta izan zen.

Pedro Sanchezen garaipenak lehen dimisioa ekarri du dagoeneko: Antonio Hernando PSOEk Kongresuan duen bozeramalearena. Berak bazekien ez zuela kargua mantenduko, hala adierazi baitzuen Sanchezek aurreko astean egin zioten elkarrizketa batean.

Bi hautagaiek kanpaina gogorra egin dute, baina idazkari nagusi berriak lortu du hautagai andaluziarrak sinadura bilketan hartutako tartea iraultzea.

Botoa eman duten ia 150.000 afiliatuetatik, 74.223k Pedro Sanchezen aldeko botoa eman dute, 59.041ek Susana Diazen alde eta 14.571ek Patxi Lopezen alde (EAEn irabazi du Lopezek, botoen % 52rekin).

Hau da, Sanchezek 2014ko uztailak 14an baino boto gehiagorekin et ehuneko handiagorekin berreskuratu duela kargua. Lehen primarioetan Eduardo Madina eta Jose Antonio Perez Tapias izan zituen aurrez aurre.

Aurreko horretan, Sanchezek 62.490 afiliaturen botoak jaso zituen, hau da, bozen % 48,7. Gainera, orain 70.853 boto jaso ditu, Susana Diazek baino 13.458 gehiago, azken horrek 57.395 jaso baititu, hau da, % 40,32.

Izan ere, Andaluzian ere ez du lortu Diazek sinadura bilketan adina babes. Ez Andaluzian, ezta Aragoi, Kanariak, Kantabria, Gaztela Mantxa, Gaztela Leon, Galizia, Madril, Murtzia eta Melillan ere.

Andaluzia eta EAE, salbuespen bakarra

Pedro Sanchezen garaipena argia izan da autonomia erkidego guztietan, Andaluzian eta EAEn izan ezik. Gainera, 36 probintziatan ere irabazi du, eta Ceuta eta Melillan, Belgikan, Txilen, Frantzian, Panaman eta Perun ere bai.

Hauek izan dira babes gehien eman dioten erkidegoak: Katalunia (% 82,43), Balearrak (71), Kantabria (70,47) eta Nafarroa (70,13). Gainera, botoen % 60 baino gehiago jaso du Ceutan (64,86), Melillan (63,98), Galizian (65,74), Valentzian (63,35) eta Errioxan (60,87).

Susana Diazek Andaluzian baino ez du irabazi, boto-emaileen % 63,19ren babesarekin. Patxi Lopezek, bestalde, EAEn soilik irabazi du, % 52,89rekin, baina ez du hori lurralde historikoetan irabazi, bakarrik Bizkaian eta Gipuzkoan, Araban Sanchezek irabazi baitu. Susana Diazek % 7,4 jaso du EAEn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak PSOE Patxi Lopez azken orduko berriak Aldaketa PSOEn argazkiak Pedro Sánchez albisteak Eguneko albisteak