Politika -
Unidos Podemos
Milaka lagunek babestu dute Madrilen Rajoyren kontrako zentsura mozioa
Pablo Iglesiasek promestu duenez, 'demokraziaren eta Espainiaren duintasunari eutsiko diote Kongresuan'.
Agentziak | Erredakzioa
Milaka lagun bildu dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera Madrilgo Solen Marinao Rajoy Gobernuko presidentearen aurka Podemosek, (EB, En Comú eta En Marearekin batera) aurkeztutako zentsura mozioari bere babesa adierazteko asmoz.
Gaurko ekitaldiarekin Podemosek bilatzen zuena zen bere zentsura mozioa herritarren gehiengoak eskatzen duen garaipen "soziala" dela, nahiz eta, itxura guztien arabera, ez duten aurrera ateratzea lortuko, ez baitute behar adina babes (PSOEk eta Ciudadanosek uko egun zioten hasiera batetik).
Pablo Iglesiasen hitzaldia
Hogei bat buruzagik parte hartu dute gaurko ekitaldian, tartean, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak, Irene Montero bozeramaileak, Xavier Domenech En Comu Podemeko buruak, Anton Gomez-Reino En Mareako arduradunak eta Alberto Garzon EBko idazkari nagusiak.
Hauteskunde-hizkeran mintzatu da Iglesias, eta “gizarte zibilari esker” zentsura-mozioa aurrera aterako dela iragarri du. Gainera, Parlamentuan ordezkatuta dauden gainerako alderdiak gogor kritikatu ditu.
Podemoseko buruak promestu duenez, "demokraziaren eta Espainiaren duintasunari eutsiko diote Kongresuan, herriaz barre egin dezaketela uste duten iruzurgileen aurrean".