Politika -

Memoria historikoa

Francoren gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik ateratzeko eskatu du Kongresuak

PSOEk proposatutako legez besteko proposamena onartu du osoko bilkurak, aldeko 198 botorekin. PP eta ERC abstenitu egin dira.

Eroritakoen Harana. EiTB
Eroritakoen Harana. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Francoren gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik ateratzeko eta Memoria Historikoaren Legeari bultzada berri bat emateko eskatu dio Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak Espainiako Gobernuari. PSOEk proposatutako legez besteko proposamena onartu du Kongresuak.

Asteartean ere eztabaidatu zuten PSOEren legez besteko proposamena, baina orduan ez zen aurrera atera Unidos Podemosek eta ERCk ez zutelako babestu, ez zela nahikoa iritzita.

Gaur ere abstentziora jotzearekin mehatxu egin du Unidos Podemosek, baldin eta berak aurkeztutako zuzenketak onartzen ez baziren. Azkenean, PSOEk ez du talde morearen zuzenketa bakar bat ere onartu, baina Unidos Podemosek aldeko botoa ematea erabaki du.

Osoko bilkurak onartu egin du legez besteko proposamena: aldeko 198 boto, aurkako boto bat eta 140 abstentzio (PP eta ERC). EAJk eta EH Bilduk aldeko botoa eman dute.

Hala ere, gaur onartutako legez besteko proposamena keinu sinboliko huts batean gelditzea; izan ere, legez besteko proposamena izaki, Gobernua ez dago eskaria betetzera behartuta.

Francoren gorpuzkiak ateratzeaz gain, Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuzkiak eraikineko toki "ez nagusi" batera eramatea eren eskatu du Kongresuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken ordukoa