Politika -

Estradizioa

Troitiño espetxera bidali dute, epaiketa iritsi arte

Uko egin dio deklaratzeari eta Soto del Real espetxera eraman dute.

Antton Troitiño. Artxiboko argazkia EFE
Antton Troitiño. Artxiboko argazkia EFE
Antton Troitiño. Artxiboko argazkia EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali du Antton Troitiño. Erresuma Batuak joan den ostiralean estraditatu zuen, ETAko kide izateagatik prozesatuta zegoela jakinarazi ostean. Delitu hori dela eta epaituko dute orain.

Troitiñok ez du deklaratu nahi izan, eta Soto del Real espetxera eraman dute. Estradizio akordioa kontuan izanik, ETAko kide izateagatik soilik epaitu ahal izango dutela esan dio epaileak. Izan ere, dokumentuak faltsutzea ere egotzi zioten eta Erresuma Batuak horregatik ez zuen estradizioa onartzen.

Hiru urte baino gehiago iraun du estradizio prozesuak, hainbat epailek eta fiskalek hartu dute parte, eta 2011n ihes egin ondoren egindako erreklamazioaren ondoren abiatu zen bidea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko azken orduko albistea