Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Batasuna eta EArekin hitz egiten jarraituko dutela esan du Ezenarrok

Batasunak aurrerapausoak eman dituela onartu du Aralarreko legebiltzarkideak, baina horiek nahikoak ez direla uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasunak aurrerapausoak eman dituela onartu du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak, baina horiek nahikoak ez direla zehaztu du.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, "Aralarrekin akordioak egin aurretik, bakearen atea ireki behar" dela azaldu du Ezenarrok.

"Bakearen gaian" Aralarrek ETAren "alde bakarreko indarkeriaren amaiera", "indarkeriaren aurkako jarrera" eta "biktimen onarpena" exigitzen duela gaineratu du Aralarreko legebiltzarkideak.

"Hau da oraindik banatzen gaituena", ondorioztatu du Ezenarrok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea