Politika -

Erresuma batua

Londresko Auzitegi Nagusiak baimena eman du Troitiño estraditatzeko

Laugarren aldiz eskatu du Espainiak Antton Troitiñoren estradizioa, eta orain arte aurka agertu dira epaile britainiarrak.

Antton Troitiñoren artxiboko argazkia. Argazkia: EFE
Antton Troitiñoren artxiboko argazkia. Argazkia: EFE
Troitiño ondorengo egunetan espainiartuko dute Erresuma Batutik

1:24

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko Auzitegi Nagusiak onartu egin du Antton Troitiño Espainiaratzeko eskaria. Justizia espainiarrak eskatu du horren estradizioa, berriz, ETAko kidea dela egotzita.

Ian Burnett eta Duncan Ouseley epaileek ez dute onartu defentsak aurkeztutako eskaria estradizioa atzeratzeko, Erresuma Batuan immigrazioarekin lotuta egin beharreko epaiketa bat bukatu arte.

Auzia auzitegi honetara eraman zuen helegitea aurkeztu zuenean defentsak esan zuenez, Troitiño errefuxiatu politikotzat jo behar da, Estrasburgoko Auzitegiak baliogabetu zuen ‘Parot doktrina’ izenarekin ezagutzen dena ez aplikatzeko egin zuelako ihes 2011n.

Alabaina, Fiskaltzak zalantzan jarri zuen azalpen hori, berak nahi izan zuelako egin zuelako ihes Troitiñok, horren arabera, eta ukatu egin zuen jazarpenik egon izana.

Laugarren aldiz aurkeztu du Auzitegi Nazionalak Troitiño espainiaratzeko eskaria, eta orain arte aurkeztutako eskaera guztiak atzera bota dituzte epaile britainiarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Erresuma Batua argazkiak Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken orduko albistea Londres azken ordukoa