Politika -
ETAren kontrako jarreragatik
Eusko Jaurlaritzak pozik hartu du AEBetako balorazioa
Isabel Celaa jarduneko lehendakariak esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat ETAren terrorismoaren kontra "dudarik gabe eta modu argian" jardutea izan da.
Erredakzioa
Isabel Celaa jarduneko lehendakaria pozik agertu da AEBetako Estatu Departamentuak Eusko Jarularitzaren inguruan esandakoagatik; erakunde estatubatuarrak esan zuen Eusko Jaurlaritzak "zalantzarik gabe" jarduten duela ETAren kontra; Celaak azpimarratu du arlo horretan aurrera egin dutela nabarmen.
AEBetako Estatu Departamentuak atzo argitaratutako "Terrorismoa Herrialdeetan 2009 txotenean" agertzen zenez, Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritza sozialistak "ETAren aurka egiteko terrorismoaren kontrako politika argiago bat ezarri zuen".
Celaa egunotan Patxi Lopez oporretan dagoelako lehendakari lanak egiten dituen Hezkuntza sailburuaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat ETAren terrorismoaren kontra "dudarik gabe eta modu argian" jardutea izan da.
Adierari duenez, hori da egunotako "jazoerek" erakutsi dutena, Hernanin (Gipuzkoa) Ertzaintzak atxilotutako Gurutz Agirresarobe Joseba Pagazaurtundua Andoaingo Udaltzaingoko buruzagiaren ustezko hiltzailea eta Aitziber Ezkerraren atxiloketen aipamena eginez.
Celaak azpimarratu duenez, euskal Exekutiboak terrorismoaren kontra egiten duen lana "kalean nabaritzen den izugarrizko aldaketa da". "Aurrera egin dugu nabarmen bakeari, normaltasunari eta elkarbizitzari dagokionean, ETAren terrorismoa deslegitimatzeko eta erakunde demokratikoak sendotzeko".