Politika -

Nafarroa

Indar Gorriko 21 kide epaituko dituzte talde kriminala osatzea egotzita

Epaileak zehaztu du Indar Gorriko kide izatea, nahiz eta oso partaidetza aktiboa izan, ez dela delitua bere horretan.

Indar Gorriren prentsaurrekoa, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Indar Gorriren prentsaurrekoa, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Indar Gorriren prentsaurrekoa, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiak uste du nahikoa zantzu dagoela Indar Gorri osasunazale taldeko 21 kide epaitzeko, ustez talde kriminala osatzeagatik.

Epailearen esanetan, Osasunaren partiduak ikusteko aitzakiarekin, "lesio delituak" egiteko eta "kontrako taldeetako muturreko taldeekin liskar fisikoak" edukitzeko aprobetxatzen zituzten bidaiak.

Dena dela, epaileak zehaztu du Indar Gorriko kide izatea bere horretan ez dela delitua, nahiz eta partehartzea handia izan.

Horren harira, azpimarratu du 21ek Indar Gorritik bereizitako talde bat osatzen dutela, "eliteko talde modukoa", baina Indar Gorriren izena eta baliabide ekonomikoak beren mesederako erabiltzen dituztela.

"Espainian futbolaren munduan dauden gainerako talde biolentoen artean errespetua eskuratzea da" auzipetutako horien helburua, epailearen esanetan.

Hala, beste ultra talde batzuekin dituzte harremanak, bereziki Riazor Bluesekin (Coruñako Deportivo), Mujika Taldearekin (Reala), Iraultza 1921ekin (Alaves), Bukanerosekin (Rayo Vallecano), Boixos Noisekin (Bartzelona) eta Birisekin (Sevilla).

Auzipetuentzat kirol arloa bigarren mailakoa da, eta horietako asko ez dira futbol zelaietan sartu ere egiten, Auzitegiko testuan agertzen denez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Politika albisteak Albisteak Nafarroa Gaurko azken ordukoa