Politika -
Gürtel auzia
Rajoyk esan du 'gustura' joango dela lekuko gisa deklaratzera
Espainiako Gobernuko presidentearen ustez, auzitegiaren aurrean deklaratzea “normaltasun osoko ekintza” da.
Agentziak | Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan esan du “gustura” joango dela Gürtel auziagatik deklaratzera, “normaltasun osoko ekintza” delako.
Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko ekitaldi batean parte hartu baino lehen, Rajoyk komunikabideei adierazi dienez, “normaltasun osoz” hartu du auzitegiak deklaratzera deitu izana. Gürtel auziaren lehen garaia (1999-2005) epaitzen ari dira.
Rajoyren hitzetan, “aspalditik” ari da defendatzen legea betetzea eta auzitegien ebazpenei “kasu egitea guztioi dagokigula, baita agintariei ere”.
Duela bi egun auzitegiak lekuko gisa deklaratzera deitu zuen Gobernuko presidentea, epaitzen ari den gertaerei buruzko bertsioa eman dezan.
Auzitegiaren ebazpenaren (hiru kidetatik biek onartu zuten) berri izan zen egunean bertan, PPk ohar bat bidali zuen, erabakia errespetatu arren, “erabateko defentsa-gabezia” ikusten zuela esanez, baita doktrina propioaren aurkako kontraesana ere, lehenago Rajoyk testigantza emateari uko egin ziolako.
Rajoyk ez du auzitegiaren erabakiari buruzko iruzkinik egin, “zentzuduna iruditu ala ez”, “hiru aldiz ez nuela joan behar esan zidan, eta orain, aldiz, bai”.