Politika -

Polizia operazioa

"Amaierara arte atxiloketak egitea" dela estrategia esan du Rubalcabak

Espainiako Barne ministroak gogorarazi du hilaren 9ean urtebete egingo duela ETAk atentaturik egin gabe, eta hori "ez da ETAk atentaturik egin nahi ez duelako, ezin duelako baizik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak esan du Ertzaintzak gaur egin duen operazioak agerian uzten duela segurtasun indarrek duten helburua: "Atxiloketak egitea behin eta berriz amaierara arte".

Rubalcabak Barne Ministerioaren egoitzan emandako prentsaurreko batean gaurko polizia-operazioa izan du hizpide, eta gustura agertu da eta segurtasun indarrak zoriondu ditu.

Rubalcabak, era berean, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak baieztatutakoa berretsi du Pagazaurtundua hiltzeko pistola eta Manuel Giménez Abad PPren Aragoiko burua hiltzeko erabilitakoa berbera direla.

Barne ministroak gogorarazi du hilaren 9ean urtebete egingo duela ETAk atentaturik egin gabe, eta "hori ez da ETAk atentaturik egin nahi ez duelako, ezin duelako baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea