Politika -

Polizia-operazioa

Pagazaurtunduaren sendia "hunkituta", atxiloketaren ostean

Atxiloketen berri izan ostean jasotako solidaritate keinuak eskertzeko, Pagazaurtunduaren sendiak prentsaurrekoa eskainiko du Kantabriako Gobernuaren Delegazioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2003ko otsailaren 8an ETAk hil zuen Joseba Pagazaurtundua Andoaineko Udaltzaingoaren nagusiaren senideek hilketaren bi ustezko atxiloketak "hunkitu" dituela onartu dute eta "lasaitu moral handia" izan dela gaineratu dute.

Gurutz Agirresarone eta Aitziber Ezkerra Segurajauregi gaur, goizaldean, atxilotu dituzte, Hernanin. Ustez Joseba Pagazaurtundua hil zen atentatuarekin nahasita daude. "Pagazaurtundua sendiko kide guztiak hunkituta gaude eta Justiziaren administrazioa hasiko dela asimilatzen ari gara", onartu dute senideek.

Atxiloketen berri izan ostean jasotako solidaritate keinuak eskertzeko, Pagazaurtundua sendiak prentsaurrekoa eskainiko du bihar, 11:30ean, Kantabriako Gobernuaren Delegazioan. Maite Pagazaurtundua, Andoaingo Udaltzaingoen nagusia zenaren arreba, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea