Politika -

PRESOAK

Sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote Oier Gomez preso gasteiztarrari

Haren zigorra eteteko eskaria aztertuko dute datorren asteazkenean, Parisen egingo den saioan. Oiertxo SOS plataformak presoa berehala askatzea eskatu du, eta mobilizazioak deitu ditu.

Oiertxo SOS plataformak Baionan egin duen agerraldia. EiTB.
Oiertxo SOS plataformak Baionan egin duen agerraldia. EiTB.
Oiertxo SOS plataformak Baionan egin duen agerraldia. EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oier Gomez preso gasteiztarrak Ewing motako sarkoma du, eta horrek metastasiak eragin dizkio buruan eta pelbisean. Bere azken mediku txostenaren arabera, oso larri dago eta sei hilabeteko bizi itxaropena du, gutxi gorabehera. Hala jakinarazi du gaur, hedabideen aurrean, Oiertxo SOS plataformak, Baionan egin duen agerraldian.

Frantzian ari da espetxe zigorra betetzen Gomez, eta haren zigorra eteteko eskaria aztertuko dute apirilaren 19an Parisen egingo den saio batean. Oiertxo SOS plataformak, Sarek, Bagoazek eta Etxeratek mobilizazioak deitu dituzte, eta presoa berehala askatzeko deia egin dute.

Besteak beste, apirilaren 22rako  'Elkartasun Eguna' deitu du Oiertxo SOS taldeak, Gasteizen.

Frantziako Gobernuari eskaria

Sortu alderdia Frantziako Gobernuari zuzendu zaio, Oier Gomez "berehala aske uzteko" eskatuz. Ezker abertzaleko alderdiak agiri baten bidez azaldu duenez, aspalditik behar zuen etxean preso arabarrak. Presoaren sufrimendua  muturreraino, "heriotzaren atariraino", eramatea egotzi dio Frantziako Gobernuari.

Bakerako eta elkarbizitzarako zabaldu berri den "agertoki berri honetan", Espainiako eta Frantziako gobernuek euren jarrerak aldatu eta  pausoak ematea beharrezkoa dela gaineratu du Sortuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak Frantzia berriak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa