Politika -
Tentsioa EAJ-PSOE
Autogobernu ezak Zapaterok kargua galtzea ekarriko duela dio Urkulluk
Gainera, EAJko arduradun nagusiak Patxi Lopez lehendakariaren jarrera salatu du "Euskadiren autogobernua handitu nahi ez izateagatik".
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak oharra bota die Espainiako eta Euskadiko gobernuei: autogobernuaren aldeko apustua ez egiteak "ondorioak izango ditu: Zapateroren gobernuak boterea galduko du eta horretan zeresan handia izango du lehendakariak".
"PSOEk EAJ bere alde izan nahi badu, gure herriaren autogobernuaren aldeko konpromisoa erakutsi behar du", gaineratu du Urkulluk. Honen harira, PSOEk legealdia amaitzeko EAJk izan dezakeen adostasuna "Autonimia Estautuan dauden konpetentzien transferentziara lotuta dagoela azpimarratu du.
Euskadi Buru Batzarreko presidenteak Patxi Lopez lehendakari ere hainbat kritika egin dizkio. Bere hitzetan, EAJ erakundeetatik ateratzeko asmo argia erakutsi du lehendakariak. Ez hori bakarri, Euskadik bere "autogobernu maila handitzeko dituen aukerak atzera botatzen saiatzen da mehatxua eta sabotaje politikoaren bitartez".
Urkulluk esandakoaren arabera, Zapaterori bidalitako transferentzia zerrenda Patxi Lopezi aurretik bidali zion, eta honek "zerrenda bulegoko kaxan gordeko duela dirudi".
Erantzun baten zain
"Zapateroren erantzunaren zain gaude", gaineratu du Urkulluk. Era berean, "harrituta" agertu da lehendakariaren jarreraren aurrean. "Inoiz ez nuen uste lehendakari batek Euskadiko autogobernua handitzeko aukerari ezetz esango zionik"
Buruzagi jeltzaleak EAJrentzat ezer ez dutela eskatzen adierazi du, alderdiak ez baitu alde "merkantilistarik". Zentzu honetan, eskatzen ari direna Euskadirentzat erreklamatzen dutela dio Urkulluk. Gainera, bere alderdiak Espainiako politikari asko eman diola gogoratu nahi izan du, eta bueltan ezer gutxi jaso duela.
Bestalde, ETArik armak uztea eskatu dio EAJko agintariak eta Ezker Abertzaleari ere ETArengandik behin betiko baztertzeko beharra gogorarazi dio.
Arabako ustezko ustelkeria kasuari dagokionez, politikan zintzotasunez eta prestotasunez jokatu behar dela gaineratu du.