Politika -

Nafarroa

Foru Parlamentuan Errepublikako bandera jartzeko akordioa, baliogabetuta

Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, "eraikin publiko bat denean, ezin da horretan ofiziala ez den beste banderarik jarri.

Nafarroako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Parlamentuak apirilaren 14an II. Errepublikako bandera aurrealdean jartzeko erabakia, konstituzioaren ikurra ez delako.

Helegitea jartzeko aukera dago orain, baina epaiak eremu pribatu eta publikoetan banderekin egin daiteken erabilera ezberdintzen du.

"Edozein alderdik edo talde politikok bere egoitzan edo eraikinetan nahi duten bandera jartzeko eskubidea dute, baina eraikin publikoei dagokienez, ezin da ez balkoi nagusian ez aurrealdean edota leihoetan jarri ofiziala ez den beste banderarik", esaten du epaiak.

Estatuko Abokatutzak Parlamentuaren akordioa berehala bertan behera uztea eskatutako "kautelazko" neurria ezeztatu zuen Nafarroako Auzitegi Gorenak apirilaren 6an. Momentu hartan erabakia "ez zen berehala hartu behar, eta premia berezirik ez zegoela azpimarratu zuen".

Gainera, egun bateko epea eman zion Parlamentuari arrazoibideak aurkezteko gaia argitu ahal izateko. Gaur egin duen bezala, Legegileak akordioa bertan behera utzi du gaur.

Erabaki hori ezagututa, hurrengo egunean, apirilaren 7an, Bozeramaileen Mahaiak eta Batzordeak ezohiko bilera egin zuten. Horretan, Ganberako eraikinaren aurrealdean Errepublikako bandera jartzeko erabakia mantentzea, kautelazko neurriei helegitea jartzea eta epaitegira joatea adostu zuten. UPN eta PP horren kontra agertu ziren.

Iruñeko Udala

Apirilaren 14an Iruñeko udaletxearen aurrealdean II. Errepublikako bandera jartzea onetsi du Iruñeko Udaleko Presidentzia Batzordeak.

Iruñeko Udalak komunikatu baten bidez aditzera eman duenez, fusilatu zituzten zinegotzi eta langileak omendu egingo diete egun horretan, eta omenaldia egiten duten bitartean izango da bandera hori udaletxearen aurrealdean jarrita.

Proposamenak UPNko zinegotzien kontrako botoa besterik ez du jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea azken orduko berriak Nafarroako albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak Nafarroako Parlamentua