Politika -

ETA-ren armagabetzea

ETAren arma biltegien kokapena eta edukia

Araujuzon, Maslacq, Viellenave de Navarrenx eta Senperen, eta Etxarri eta Espiute artean, Barkoxe eta Aramits artean, Audaux eta Castetbon artean, eta Lahontan eta Carresse-Cassaber artean zauden.

ETAren arma biltegien kokapena. Argazkia: EiTB
ETAren arma biltegien kokapena. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan, 2017ko apirilak 8, gauzatu da ETAren armagabetzea, Frantziako Poliziak ETAk berak jakitera emandako armategietako armak jaso ostean.

Armategi batzuk Araujuzon, Maslacq, Viellenave de Navarrenx eta Senpere (Lapurdi) herrietan zeuden, eta gainerakoak bi herri arteko zenbait gunetan: Etxarri (Zuberoa) eta Espiute herrien artean; Barkoxe (Zuberoa) eta Aramits artean; Audaux eta Castetbon artean, eta Lahontan eta Carresse-Cassaber artean.

Zortzi biltegietako bakoitzean arma, munizio eta lehergailuen inbentarioak zeuden, 2015eko eta 2016ko datekin. Inbentario horietako gehienek ETAren zigilua zuten eta bertan marka, modelo eta armen eta lehergailuen kopurua eta zenbatekoa zehazten zen.

Hauxe da armategien kokapena eta edukia:

1. Lehergailu kopururik handiena Barkoxe eta Aramits artean jaso dute: 769 kilo lehergailu. Horrez gain, sei pistola, 600 bala, 65 detonagailu eta 13 dispositibo zeuden.

2. Etxarri (Zuberoa) eta Espiute herrien artean 587 kilo lehergailu zeuden. Horrekin batera, 19 arma, 20 leherketa-dispositibo, 322 detonagailu, 516 bala eta 35 metro kable.

3. Arma kopururik handiena Senpere inguruan egon da: 53 zehazki. Horrekin batera, 156,4 kilo lehergailu, 197 metro hari, 1450 bala, 159 tenporizadore eta 24 detonagailu elektriko.

4. Audaux eta Castetbon artean jaso dituzte dozena bat arma, 9.375 bala eta munizio mota ezberdin, 543 kilo lehergailu, 45 leherketarako dispositibo eta armen erabilerarako sei eskuliburu.

5. Carrese-Cassaber udalerrian mota ezberdinetako 326 kilo lehergailu bildu dute; horrez gain, 1.029 bala eta 128 dispositibo zeuden.

6. Araujuzonen honako hau bildu dute: 31,5 kilo lehergailu, 489 metro hari, 3.500 bala eta munizio, 211 tenporizadore, lapa-bonbak egiteko lau dispositibo, sei bat arma, 100 matrikula plaka, eta jendarmeen txaleko eta besoko bana.

7. Maslaq

8. Viellenave de Navarrenx

Azken bi hauetako batean jaso dituzte 374,3 kilo lehergailu, 716 bala, sei arma, 33 dispositibo eta bi kargadore; bestean, berriz, 230 kilo lehergailu, 6 bat arma, 8.220 bala eta hogei bat tenporizadore.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA