Politika -

ETA-ren armagabetzea

ETAk emandako armategia: 120 arma eta hiru tona lehergailu

'Bakearen artisauek' prentsaurrekoa eman dute xehetasunak jakinarazteko.

Mixel Berhokoirigoin "bakearen artisaua", Baionako agerraldian. EiTB
Mixel Berhokoirigoin "bakearen artisaua", Baionako agerraldian. EiTB
ETAk 120 arma, 3 tona lehergai eta munizioa entregatu ditu

5:39

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk zortzi zulotan gordetako 120 suzko arma, hiru tona lehergailu eta milaka detonadore eta munizio utzi ditu Frantziako agintarien esku, Michel Tubiana "bakearen artisauak" taldeko kideak jakinarazi duenaren arabera.

Baionako Euskal Museoan azaldu ditu Tubianak datu horiek. Mixel Berhokoirigoin ("bakearen artisaua"), Harold Good (artzain protestante iparirlandarra), Matteo Zuppi (Boloniako artzapezpikua) eta Anais Funosas (Bake Bidean plataformako ordezkaria) izan dira prentsaurrekoan.

Jarraian azaldu duenez, "bakearen artisauek" ETAren zortzi zuloren kokapenaren berri eman diote Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari. "Frantziako agintarien aurrean burututako urratsa bidezko bake iraunkorra bermatuko duen prozedura baten baitan ematea eskatu diegu", gaineratu du.

120 suzko arma, hiru tona lehergailu eta hainbat kilo munizio eta detonagailu daude zortzi zulotan gordeta. "Eguna ondo doa, Baionako alkatearen agintepean. "Prozesua ulertzen egin duen lanagatik omenaldia zor zaio", esan du.

172 behatzaile egongo dira ETAk emandako kokalekuetan, Frantziako agintariek armak biltzen dituztenean. Goizeko 11:00ak arte, "guztia primeran doala dirudi", azaldu du. "Polizia hasi da lanean leku batzutan", baieztatu du Tubianak.

Bestalde, pozik agertu da Frantziako Gobernuak ez duelako "arazorik ipini". Dena den, "prozesua Frantziako agintariekin koordinatu ezin izana" salatu du.

Txetx Etcheverry "bakearen artisauak" eman die agintariei zuloen kokalekuaren berri.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA Eguneko albisteak