Politika -
Elkarrizketak bulegoan
Fernandez Diaz: 'Grabazioak hedatzea konspirazio politikoa izan zen'
Iazko ekainaren 26ko hauteskundeetan "herritarren nahia aldatzeko saiakera argia izan zen", horregatik hedatu ziren grabazioak hauteskunde-kanpainan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Barne ministro ohiak, Jorge Fernandez Diazek, esan duen arabera, bere bulegoan Kataluniako Iruzurraren aurkako Bulegoko zuzendari ohiarekin, Daniel De Alfonsorekin, izan zituen elkarrizketen grabazioak hedatzea "erabateko konspirazio" politikoa izan zen.
Iazko ekainaren 26ko hauteskundeetan "herritarren nahia aldatzeko saiakera argia izan zen", horregatik hedatu ziren grabazioak hauteskunde-kanpainan, azpimarratu du Fernandez Diazek. Alderdi soberanistak jazartzeko Barne Ministerioko baliabideei ustezko erabilera alderdikoia ikertzeko Kongresuko batzordearen aurrean izan da.
Elkarrizketak grabatu edo hedatu zituen pertsonak "ni politiko bezala edo Bartzelonan ordezkatzen nuen alderdia kaltetzeko nahiarekin" egin zuen. Hori biktimak eta ez egile intelektualak jazartzeko aurrekari izatea ere nahigabetu du.