Politika -

Katalunia

Bertan behera Kataluniako erreferenduma ordaintzeko partidak

Kataluniako Gobernuko bozeramaileak, Neus Muntek, adierazi duenez, independentziaren aldeko erreferenduma aurten egiteko konpromisoa "ukitu gabe" mantentzen dute.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi , kideen heren bat aldatu zenetik eta Juan Jose Gonzalez Rivas presidente duenetik bildu den lehenengo aldian, Espainiako Gobernuak Kataluniako Gobernuko 2017ko Aurrekontuen Proiektuaren kontra aurkeztutako helegitea onartu du aho batez. Proiektu horretan, independentziaren aldeko erreferenduma deitzeko partidak daude.

Berme auzitegiak jakinarazitako erabakiak esaten duen arabera, Kataluniako presidenteak, Carles Puigdemontek, horren Gobernuko kideek eta "Kataluniako Gobernuko aurrekontu eta ekonomia gaietaz arduratzen diren erakundeetako buruek" zalantzazko partidak egiteari utzi behar diote. Horrela ez bada, "ardura penalaren artikuluaren pean erori" ahal izango dira.

Erabakiak Kataluniako hogei bat kargu aipatzen ditu bereziki, besteak beste, Puigdemont presidentea, Junqueras presidente ordea, Presidentzia kontseilari Neus Munte eta Atzerri, Gardentasun eta Harreman Instituzionaletarako kontseilari Raul Romeva.

Kataluniako Gobernuak "ukitu gabe" mantendu du bere konpromisoa

Kataluniako Gobernuko bozeramaileak, Neus Muntek, adierazi duenez, independentziaren aldeko erreferenduma aurten egiteko konpromisoa "ukitu gabe" mantentzen dute, Auzitegi Konstituzionalak galdeketarentzako partidak dituen 2017ko Aurrekontuen zati bat bertan behera utzi arren.

"Erabat legalak diren partida horiek bertan behera uzteagatik defendatuko gara" esan du Muntek prentsaurreko batean. Espainiako Gobernuarekin hitz egiteko prest jarraitzen dutela gaineratu du.

Kontsilariak azpimarratu duenez, momentu honetan, Katalunian adostasuna sortzen duen bakarra erreferenduma da: "Gehiengo sendoa dago, ez parlamentarioa bakarrik, baizik eta soziala ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Pere Aragonès albisteak Auzitegi Konstituzionala