Politika -

Herri-Galdeketak

Gure Esku Dagoren apirilaren 2ko galdeketen emaitzak, herriz herri

47.029 pertsona zeuden deituta botoa ematera, 13.284k (% 28,25) eman dute botoa. Horien artetik % 95,24 alde agertu dira eta % 2,82 kontra.

Argazkia: Gure Esku Dago
Argazkia: Gure Esku Dago
Argazkia: Gure Esku Dago

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan Gure Esku Dagok egin dituen herri-galdeketetan, 47.029 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 13.284k eman dute boza. Beraz, deituta zeuden guztien % 28,25ek bozkatu dute.

Galdetutakoari dagokionez, herritarrek itaun desberdinei erantzun behar izan diete, zein galdeketatan parte hartu duten arabera. Galderek ñabardura txikiak izan dituzten euren artean, baina funtsean herritarrei galdetzen zitzaien ea euskal estatu burujabe, libre edota independente bateko herritarrak izan nahi zuten. Galderak era honetan egon dira banatuta:

- Arrigorriaga: "Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritarra?"- Busturialdea: Errigoiti eta Mendata: "Nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritar izan?" Arratzu: "Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde zagoz? Ajangiz, Bermeo, Busturia, Ea, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Morga, Murueta, Muxika eta Nabarniz: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?".

Jasotako bozen arabera, boto-emaileen % 95,24k (12.652) baiezkoarekin erantzun diote galdetutakoari; % 2,82 (375), berriz, kontra agertu dira. Zurizko botoak 222 izan dira (% 2,82) eta baliogabeak 35 (% 0,26).

Honako hauek izan dira emaitzak, herriz herri:Busturialdea:Ajangiz: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 403Bozkatu dutenak: 244Parte-hartzea: % 60,55Bai: 236Ez: 3Zuriak: 4Baliogabeak: 1Arratzu: "Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde zagoz?"Bozka zezaketenak: 339Bozkatu dutenak: 244Parte-hartzea: % 71,98Bai: 232Ez: 5Zuriak: 3Baliogabeak: 4Bermeo: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 14.643Bozkatu dutenak: 3.847Parte-hartzea: % 26,27Bai: 3.698Ez: 91Zuriak: 54Baliogabeak: 4Busturia: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 1.421Bozkatu dutenak: 531Parte-hartzea: % 37,37Bai: 490Ez: 25Zuriak: 16Baliogabeak: 0Ea: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 747Bozkatu dutenak: 437Parte-hartzea: % 58,5Bai: 420Ez: 7Zuriak: 8Baliogabeak: 2

Ereño: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 221Bozkatu dutenak: 152Parte-hartzea: % 68,78Bai: 132Ez: 5Zuriak: 11Baliogabeak: 4Errigoiti: "Nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritar izan?"Bozka zezaketenak: 438Bozkatu dutenak: 237Parte-hartzea: % 54,11Bai: 227Ez: 5Zuriak: 5Baliogabeak: 0Forua: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 831Bozkatu dutenak: 396Parte-hartzea: % 47,65Bai: 359Ez: 18Zuriak: 17Baliogabeak: 2Gautegiz Arteaga: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 677Bozkatu dutenak: 281Parte-hartzea: % 41,51Bai: 269Ez: 4Zuriak: 7Baliogabeak: 1Gernika-Lumo: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 14.254Bozkatu dutenak: 3.921Parte-hartzea: % 27,51Bai: 3.790Ez: 103Zuriak: 26Baliogabeak: 2

Kanala: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 95Bozkatu dutenak: 75Parte-hartzea: % 78,95Bai: 73Ez: 2Zuriak: 0Baliogabeak: 0

Kortezubi: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 367Bozkatu dutenak: 229Parte-hartzea: % 62,4Bai: 225Ez: 2Zuriak: 2Baliogabeak: 0

Mendata: "Nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritar izan?"Bozka zezaketenak: 324Bozkatu dutenak: 159Parte-hartzea: % 49,07Bai: 155Ez: 0Zuriak: 4Baliogabeak: 0

Morga: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 375Bozkatu dutenak: 190Parte-hartzea: % 50,67Bai: 181Ez: 4Zuriak: 5Baliogabeak: 0

Murueta: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 261Bozkatu dutenak: 167Parte-hartzea: % 63,98Bai: 158Ez: 8Zuriak: 0Baliogabeak: 1

Muxika: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 1.150Bozkatu dutenak: 519Parte-hartzea: % 45,13Bai: 494Ez: 5Zuriak: 15Baliogabeak: 5

Nabarniz: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"Bozka zezaketenak: 220Bozkatu dutenak: 163Parte-hartzea: % 74,09Bai: 153Ez: 5Zuriak: 0Baliogabeak: 5

________________________________________________

Arrigorriaga: "Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritarra?"Bozka zezaketenak: 10.263Bozkatu dutenak: 1.492Parte-hartzea: % 14,54Bai: 1.360Ez: 83Zuriak: 45Baliogabeak: 4

________________________________________________

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Berriak Politika Bizkaiko albisteak Gure Esku argazkiak Gernika-Lumo argazkiak Arrigorriaga albisteak Gaurko azken ordukoa