Politika -

2017ko EAO

Espainiako Gobernuak % 17,5era jaitsi du langabeziaren aurreikuspena

BPGren igoera % 2,5ean mantenduko da parte hartzaile bakoitzaren emaria aldatu dute. Horrela, eskari nazionalak 2,1 puntu eman beharko dizkio igoerari.

Ministroen Kontseiluan onartzekoa da proiektua. Argazkia: EFE
Ministroen Kontseiluan onartzekoa da proiektua. Argazkia: EFE
Ministroen Kontseiluan onartzekoa da proiektua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak langabezi tasaren aurreikuspena hobetu du urte honetarako hamarren bat jaitsiz, aurreko % 17,6tik % 17,5era. Bestalde, BPGren igoera % 2,5ean mantendu du, aurkeztutako koadro makroekonomikoaren arabera.

"Aurreikuspen oso zuhurrak dira", nabarmendu du Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun ministroak, Luis de Guindosek, Ministroen Kontseiluaren prentsaurrekoan, eta hurrengo berritzeetan hobetu ahal izatea espero du.

Aurtengo lanaren igoeraren aurreikuspenak ere gora egin du hamarren bat, % 2,4 tik % 2,5era.

Langabezi tasaren estimazio bat ere badago koadroan, biztanleria aktiboaren inkestaren neurriarekin hartuta, % 16,6an dago. 2016a itxi zen tasarekin alderatuta, bi puntu gutxiago suposatzen du horrek. 2017an 506.000 lanpostu sortu dira momentuz.

Horren harira, 2017ko laugarren hiruhilekoan, 19 milioi okupatu eta 458.000 langabe gutxiago egongo litzateke. "Erritmo horrekin jarraitzen badugu, krisiaren aurretik genuen maila lortu dezakegu 2019ko amaieran", esan dute Ekonomia Ministeriotik.

BPGren igoeraren kopuruari dagokionez, % 2,5ean mantendu dute eta parte hartzaile bakoitzaren emaria aldatu dute. Ildo horretan, eskari nazionalak 2,1 puntu emango dizkio igoerari (hasieran 2,4 puntu aurreikusi ziren), eta kanpoko sektoreek , berriz, 0,1 puntutik 0,4 puntura pasako dira. Bigarren urtez jarraian, kanpoko eskariaren emari positiboa egon da, 1997tik Espainian gertatu ez den gauza da hori, azpimarratu du De Guindosek.

Espainiako Gobernuaren aurreikuspen makroekonomikoaren arabera, ekonomiak superabita izango du bosgarren urtez jarraian kontu korronteko balantzean. Hain zuzen ere, % 1,9koa izango da aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia 2024 Ciudadanosi buruzko albisteak Eguneko albisteak