Politika -

Auzitegi Nazionala

Kartzela zigorra, Garcia Arrieta ETAko ustezko kidearentzat

Akusatuak ez du deklaratu nahi izan eta, besteak beste, ETAko kidea izatea, armak edukitzea eta biltzea eta terrorismo delituak egiteko konspiratzea leporatu dio epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak behin-behineko kartzela zigorra agindu du joan den ostiralean Portugalek entregatutako Garikoitz Garcia Arrieta ETAko ustezko kidearentzat. Garcia Arrieta joan den urtarrilean atxilotu zuten, 10 kilo lehergailu zeramatzan furgoneta bat gidatzen zuela Goardia Zibilak Zamoran zuen kontrol batetik ihes egin ostean.

Epaitegiko iturriek adierazi dutenez, epaileak ETAko kide izatea, armak edukitzea eta biltzea, substantzia lehergailuak eta su-eragileak edukitzea eta biltzea, dokumentuak faltsutzea, motorrezko ibilgailua lapurtzea eta delitu terroristak egiteko konspiratzea delituak leporatu dizkio deklaratu nahi izan ez duen Garcia Arrietari.

Fernando Grande-Marlaska titular duen Auzitegi Nazionaleko Instrukziozko 3. Epaitegiak banda armatuko kide izateagatik, delitu terroristak egiteko konpiratzeagatik eta armak eta lehergailuak edukitzeagatik eta biltzeagatik deitu du Garcia Arrieta.

Portugalek ETAko ustezko kide bat entregatzen duen lehen aldia da hau. Bertan, aurten, hiru ustezko kide atxilotu dituzte eta lehergailu tona bat baino gehiago konfiskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea