Politika -

Apirilaren 8 edo 9an

PPk ekitaldi bat egingo du ETAren armagabetzearen egunean

Ez du zehaztu non izango den, ezta apirilaren 8an edo 9an egingo duten  ere. Bestalde, Eusko Jaurlaritza kritikatu du ETA "protagonista" izaten "laguntzeagatik".

Amaya Fernandez, Alfonso Alonsorekin batera, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Amaya Fernandez, Alfonso Alonsorekin batera, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
PPk ekitaldi alternatibo bat egingo du ETAren armagabetzearen egunean

1:06

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPk ekitaldi bat egingo du ETAren armagabetzea dela eta apirilaren 8an Baionan egitekoa den ekitaldiaren eta ETAren "errendizioaren" aurrean.

Hala erabaki du alderdiaren Zuzendaritzak gaur, asteazkena, Bilbon egindako bilera batean. Halere, ez dute zehaztu non izango den, ezta apirilaren 8an edo 9an egingo duten ere, Amaya Fernandez Euskadiko PPren idazkari nagusiak prentsaurreko batean azaldu duenez.

Fernandezen esanetan, ez dute "baztertzen" Espainiako Gobernuak ere ekitaldian parte hartzea. Horren helburua gizartea, bereziki terrorismoaren biktimak, protagonistak izatea da.

Amaya Fernandezek, gainera, Eusko Jaurlaritza kritikatu du ETA "protagonista" izaten "laguntzeagatik", apirilaren 8ko ekitaldian parte hartuko duela iragarri duelako, "ETAren desegitea ahalik eta arinen lortzeko lanean egon beharrean".

"Oso kaltegarria da, anakronismoa, eta ez beharrezkoa EAEko herritarren Gobernuak banda terrorista protagonista izatea sustatzea eta parafernalia horrekin bat egitea", erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak ETA gaur Alderdi politikoak albisteak Euskadiko PP bideoak Albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin Amaya Fernández albisteak