Politika -
'Brexit'a
Zer jasotzen du Lisboako Itunaren 50. artikuluak?
Artikuluari heldu eta gero, Europar Batasunetik alde egiteko elkarrizketa formalen prozesua abiarazten da.
eitb-eus
Erresuma Batuak Lisboako Itunaren 50. artikuluari heldu dio eta, horrela, Europar Batasunetik (EB) irteteko prozesua martxan jarri dute.
Hau da 50. artikuluak dioena:
1.- Estatu kideetako edozeinek erabaki ahal izango du, bere konstituzio-arauekin bat etorrita, Batasuna uztea.
2.- Batasuna uztea erabaki duen estatu kideak Kontseilu Europarrari eman behar dio asmo horren berri. Kontseilu Europarrak emandako argibideak oinarri, Batasunak akordio bat negoziatu eta sinatuko du estatu kide horrekin Batasuna uzteko modua ezartzeko, eta estatu horrek Batasunarekin etorkizunean harremana zehaztuko dute. Akordio hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 218. artikuluko 3. paragrafoaren arabera negoziatuko da. Kontseiluak sinatuko du hitzarmena Batasunaren izenean gehiengo kualifikatua izanda, eta Europako Parlamentuak aurretik onespena eman eta gero.
3.- Tratatuak kasuan kasuko estatuan aplikatzeari utziko zaio Batasunetik bereizteko akordioa indarrean sartzen den egunean edo, horrelakorik ezean, 2. paragrafoan zehaztutako jakinarazpena egin eta bi urtera, baldin eta Kontseilu Europarrak, bereizi nahi duen estatu horrekin ados jarrita, aho batez epe hori luzatzea erabakitzen ez badu.
4.- 2. eta 3. Paragrafoen arabera, Batasunetik bereizi nahi duen estatuak Kontseilu Europarrean eta Kontseiluan duen ordezkariak ezingo du parte hartu Kontseilu Europarrean edo Kontseiluan estatu horri buruz egiten diren eztabaidetan ezta hartzen diren erabakietan ere.
5.- Batasunetik bereizi den estatu kideak berriz ere Batasunean sartzea eskatzen badu, bere eskaera hori 49. artikuluan ezarritako prozeduren arabera bideratuko da.