Politika -

Katalunia

'Moderazioa' ezartzeko laguntza eskatu die Rajoyk enpresaburuei

Bestalde, Espainiako Gobernuko presidenteak 3.900 milioi euroko inbertsioa iragarri du Kataluniako aldiriko tren zerbitzuan.

Mariano Rajoy. Artxiboko argazkia: EFE
Generalitateak ez du Rajoy sinisten eta jendeak bozkatu nahi duela dio

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak laguntza eskatu die enpresaburuei "moderazioaren, zuhurtziaren eta erantzukizunaren borroka irabazteko" eta etorkizunarekiko, legearekiko eta elkarrizketarekiko konexioa eten nahi dutenekin "gogaidetasuna berreskuratzeko" eta "elkarrizketa zubiak berreraikitzeko".

Bartzelonan azpiegiturei buruz antolatutako jardunaldian egin du Rajoyk iragarpena. Bertan azpimarratu duenez, "gogaidetasuna eta zentzua gailenduko dira", eta Espainiako Gobernuak ez die ez legeari ezta elkarrizketari ere izkin egingo.

Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, "krisi izugarria" gainditu ostean ez da garaia "pobrezia" eta "ezegonkortasun politikoa" ekarriko duten "abenturak" abiatzeko, Kataluniako Gobernuak bultzatutako prozesu independentistari zeharka erreferentzia eginez.

Inbertsioa azpiegituretan

Rajoyk iragarri duenez, Espainiako Gobernuak 3.900 milioi euroko inbertsioa egingo du Rodalies Planean, Kataluniako aldiriko tren zerbitzuan. Zehatz-mehatz esanda, 1.882 miloi euro inbertituko ditu 2020ra bitartean; gainerako guztia, 2021-2025 aldian.

"Plan hau errealista, bideragarria eta egiaztagarria" izango dela adierazi du Rajoyk.

Bestalde, Mediterraneoko Korridoreari dagokion Kataluniako zatia 2020ko udaberrirako amaituta egongo dela esan du, eta Espainiako Gobernuak 667 milioi euroko inbertsioa egingo duela iragarri du. Lanak amaitutakoan, Bartzelona eta Valentzia arteko bidaia ordu erdi gutxiagoan egin ahalko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Mariano Rajoy Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken ordukoa