Politika -
Adarrikapena
Presoen eskubideak, Baionako karriketan protagonista
2.000 lagun inguruk egin dute bat Bagoaz kolektiboak egindako deialdiarekin.
eitb.eus
Bagoaz kolektiboak deituta, manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean Baionan, preso gaixoen eta bizi osorako zigorra dutenen askatasuna eskatzeko.
2.000 lagun bildu dira mobilizazioan "Gaixorik dauden presoak askatu, 27 urteko kartzelatzea nahikoa da2 lemapean. Besteren gainetik, larriki gaixo dagoen Oier Gomezen egoera salatu eta 27 urtez espetxeratuta dauden Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot askatzea eskatu dute.
Manifestazio buruan izan dira, besteak beste, Oier Gomez presoaren aita eta Silvian Aló diputatu sozialista.
Manifestazioan parte hartu dutenek frantziar Estatuaren salbuespen neurriak "onartezinak eta ankerrak" direla salatu dute.