Politika -

Katalunia

Fiskaltzak ikerketa ireki du, Kataluniako galdeketaren harira

Kataluniako Gobernuak egunkari batean iragarki bat txertatu ondoren ikerketa zabaltzeko erabakia hartu du Kataluniako fiskal nagusiak.

Junqueras eta Puigdemont, 2017ko aurrekontuak onartu ondoren. Argazkia: EFE
Junqueras eta Puigdemont, 2017ko aurrekontuak onartu ondoren. Argazkia: EFE
Junqueras eta Puigdemont, 2017ko aurrekontuak onartu ondoren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako galdeketaren prestaketa lanen harira, Gobernuak desobedientzia larria, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabili duen argitzeko ikerketa ireki du Kataluniako fiskal nagusiak.

Fiskaltzaren arabera, ostegunean La Vanguardia egunkarian txertatutako iragarkia Kataluniako independentziaren inguruan galdeketaren inguruko prestaketa suposatu lezake. Kataluniako Gobernuak jarritako iragarki horretan, atzerrian bizi diren katalanak izena eman dezaten eskatzen zuen. Kataluniako alderdi politiko batzuen arabera, PSC esaterako, herritarrei galdeketan parte hartzeko deia luzatzen zitzaien horren bidez.

?Kataluniatik kanpo bizi den lagunik edo seniderik al duzu? Atzerrian bizi diren pertsonen zerrendan izena eman du?? lelopean, Kataluniako Gobernuak kanpaina berria prestatu du. Komunikabideetan zabalduko diren iragarkietan, atzerrian bizi diren katalanak zerrendan izena eman dezaten lortu nahi du Gobernuak. La Vanguardian zabaldutako iragarkian, Kataluniako mapa bat agertzen da, eta, ondoan, galdera hau agertzen da: ?Bai ala ez??

Iragarki horren aurrean, Kataluniako fiskal nagusiak ikerketa bat irekitzea erabaki du, Gobernuak desobedientzia larria, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabili duen argitzeko. Fiskaltzaren esanetan, iragarki hori independentziari buruzko galdeketa egiteko prestaketa litzateke.

Asteazkenean, martxoak 23, Kataluniako Parlamentuak 2017ko aurrekontuen proiektua onartu zuen, Junts pel Si (JxSi) eta CUParen aldeko botoei esker. Kataluniako Gobernuaren aurrekontuek, independentziaren inguruko galdeketa egiteko neurri bat aurreikusten dute ere. Hala, soilik bi egun igaro direnean Gobernuak deliturik egin duen argitzeko erabakia hartu du Fiskaltzak.

Ostegunean, berriz, 2017ko aurrekontuak onartu ondoren, galdeketa egiteko paperen eta gutunen esleipena lehiaketa publikora atera zituen Gobernuak. Guztira, 775.714,26 euroko aurrekontua ezartzea erabaki du lan horien esleipendun suertatzen den enpresarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak berriak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès bideoak